HasieraGertaerakII. jardunaldia: Euskadi Lagunkoia - Europako jardunbide egokiak laguntasunean

II. jardunaldia: Euskadi Lagunkoia - Europako jardunbide egokiak laguntasunean

  Data:
Fecha: 
14.09.2018
 Lekua: Vitoria-Gasteiz

Euskadi Lagunkoia sarearen II. jardunaldi honen bidez, Euskadin lagunkoitasuna garatzeko balio izango duten esperientzia berritzaile eta sortzaileak partekatu eta haiei ikusgaitasuna eman nahi zaie.

Programa zientifikoa

Hasierako hizlaria Alex Kalache izango da, Brasilgo International Longevity Center erakundearen sortzaile eta lehendakaria, HelpAge International erakundearen zahartzeari buruzko munduko enbaxadorea eta OMEko (Osasunaren Mundu Erakundeko) Zahartzearen eta Bizitza Zikloaren Departamentuko zuzendari ohia. Kalachek, lagunkoitasunaren aldeko mugimenduaren ideologo eta abiarazleak, mundu mailako proiektu horrek azken 10 urteetan izandako aurrerapenak, ikasketak eta erronkak azalduko dizkigu.

Horren ondoren, Europa eta Estatu mailako jardunbide egokiei buruzko bi mahai antolatuko dira, lagunkoitasuna sustatzen duten hainbat ekimenen berri emateko.

Lehenengo mahaian, aurrenik, honako esperientzia hau aurkeztuko da: “Frantziako lagunkoitasunaren alorreko esperientzia: Réseau Francophone des Villes Amies des Aînés”, Hiri Lagunkoien Sare Frankofonoaren prestakuntza eta ikerkuntza arduradun Angélique Giacominiren eskutik. Frantziar ekimenak dagoeneko ibilbide luzea du, Parisen kokatuta dago eta 100 herri baino gehiago ditu atxikita.

Ondoren, Stephen Johnstonek gai hau jorratuko du: “ Zahartzeari buruzko berrikuntzaren ekosistema eraikitzen Europan”. Teknologiaren bidez eguneroko bizitza nola erraztu daitekeen azalduko digu, hain zuzen. Eta, azkenik, Fiona Murphyk, End Loneliness kanpainaren managerrak, “Bakardadeari aurre egiten Erresuma Batuan: Campaign to Ernd Loneliness” izenburuko hitzaldia eskainiko du. Adinekoen bakardadea arintzea helburu duen kanpaina horrek sekulako eragina izan du.

Bestalde, Estatu mailako mahaian, Berta Cormenzanak ekingo dio. Bartzelonako Hiri Ekologiaren Agentziako proiektu burua eta Superilles programaren koordinatzaile teknikoa da Berta, eta honako honi buruz hitz egingo du: “Etxe uharte handiak: hirigintza herritarren zerbitzuan”. Bartzelonako esperientzia eredu egokia da adierazteko nola hiri handi batek egoki ditzakeen bere auzoak, herrigintzaren bidez, pertsonekin lagunkoiagoak izango diren inguruneak lortzeko. Bestalde, Cristina Suarezek, Mi barrio taldeko Mi plaza apparen zuzendariak, hitzaldi hau eskainiko du: “Mi plaza, auzoko bizimodua egiteko appa. Kanariak”. Alegia, auzotarren arteko harremanak sustatzeko, aplikazioak komunitatearen zerbitzura erabiltzeari buruz hitz egingo du. Eta, azkenik, Lorena Ruizek, Distrito izeneko esperimentuaren koordinatzaileak, honako esperientzia hau aurkeztuko du: “Distrito esperimentua: auzoak garatzeko lankidetzako ideien garapena. Madril.”. Madrilgo zenbait auzotan ari dira abian jartzen ekimen hori, partaidetzari irekitako herritarren laborategi gisa.

Jardunaldiaren beste erakargarrietako bat “Euskadi Lagunkoia Lagunkoitasunaren Jardunbide Egokien Saria” ematea izango da, ekitaldia ixteko.

Hartzaileak

  • Hainbat herri eta hiritako lagunkoitasun-proiektuetan parte hartzen duten pertsonak.
  • Bizi-kalitatea eta ondasun komuna hobetzen diharduten elkarteak eta GKEak.
  • Zahartzearen, hirigintzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetako profesionalak eta adituak.
  • Zahartzearen, hirigintzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetako profesionalak eta adituak. Herritarrak oro har.

Helburuak

  • Udalerri, herri eta hiriek zer erronka eta behar dituzten hausnartzea, zahartze-prozesura egoki daitezen.
  • Beste herrialde eta hiri batzuek lagunkoitasunaren esparruan martxan jarri dituzten esperientzia berritzaile eta kreatiboak trukatzea.
  • Beste batzuek jardunbide egokiak nola gauzatu dituzten eta jardunbide horiek euskal testuinguruan aplikatzeko zer aukera dauden ikastea.
  • Euskadi Lagunkoiako Jardunbide Egokien Bankua ezagutaraztea.
  • Lagunkoitasunean bere berrikuntza eta eraginkortasunagatik nabarmentzen diren Euskal Herriko eragileek garatutako jardunbideak balioetsi.
  • Euskadi Lagunkoia jardunbide egokien sari-banaketa.