HasieraPrestakuntzaIkastaroakZahartzeko egoitza-ereduen eta inguruneen hastapenak

Zahartzeko egoitza-ereduen eta inguruneen hastapenak

Formación

  Data:
19 Maiatza 2020

Online Ikastaroa

Zahartzeko egoitza-ereduen eta inguruneen hastapenak. Maiatzak 19 - Ekainak 26

Ikastaro honen bidez, gogoeta egiteko eta ikasteko gune bat sortu nahi da zahartzaroko ostatu-aukeren inguruan, "Bizitza osorako bizitokiak" kontzeptuan oinarritutako ikuspegi batekin. Biztanleriaren zahartze bizkorraren testuinguruan, bizitza-luzeraren erronkak zalantzan jartzen ditu eredu instituzionalak, eta adineko pertsonen behar eta eskaeren konplexutasunari erantzungo dioten etxebizitzen eta inguruneen konponbideak diseinatzea eskatzen du. Konponbideek eskaria bezain askotarikoak izan behar dute.

Helburuak

  • Zahartzearen konplexutasuna eta zahartzaroaren aniztasuna ulertzea.
  • Pertsona-ingurunea loturaren garrantzia eta adinekoentzako ostatu-ereduen garapenean duen eragina ezagutzea.
  • Bizitza osorako ostatu-aukerak alderatzea.
  • Soluzio berritzaileetan funtsezko diseinuko elementuak identifikatzea.