Explore Activate

Proyectos

Europar Batasuneko herritarren bizi itxaropena handitzen lagundu dute, besteak beste, osasuna zaintzeak, zoriontsu bizitzearen garrantziaz ohartzeak, zahartze osasungarriak eta bizi kalitate handiari eusteak; eta benetan harro egoteko modukoa da hori. Biztanleen adin taldeak, berriz, desorekatuta daude. Ondorioz, zahartze demografikoa da Europar Batasunak duen erronketako bat.

Espero bezala, erronka horrek beste premia batzuk dakartza: adineko pertsonek bizitza sozialean eta ekonomikoan urte gehiagoz parte hartzea. Europako 10 herrialdetako erakundeek diseinatu dute Explore Activate proiektua. Proiektuaren helburua da, udalerrietako adinekoei jakinaraztea garrantzitsua dela zahartzaroan ere aktibo jarraitzea, hau da, zahartze aktiboaren kontzeptua. Helburu bakoitza azalduko dugu, baita nola lortu genuen ere. Mugikortasun ekintzetan parte hartu zuten pertsonek aukera izan zuten tarte libreetan bizipenen gaineko informazioa trukatzeko.

Helburu hori betetze aldera, bazkide bakoitzak bere herrialdean bilatu zituen jardunbide egokiak. Koordinazioaz arduratzen zen kideak jardunbideak antolatu eta azken gidaliburuan sartu zituen.

«Jardunbide egokien» kasu azterketa egitea:

Kideek gainerako kideen jardunbide egokien berri jaso zuten, eta alde biko bileretan inplementatu zituzten. Beste kide batzuek jardunbide egokiak aurkeztu zituzten, tokiko eta estatuko mugikortasun ekintzetan. Kide batzuk udal esparruan bildu dira, eta jardunbide egokiak etorkizunean herrialde kideetan nola inplementatu eztabaidatu dute langileekin. Herrialde bakoitzeko erakundeen eta helburuen arabera garrantzitsuak ziren jardunbide egokiak aztertu zituzten bereziki. Ildo horretatik, jardunbide batzuk beste batzuk baino garrantzitsuagoak izan daitezke.

Jardunbide egokien eta kasu azterketen bilduma osatzea:

Kideak elkarlanean aritu ziren, eskuliburua argitaratzen. Jardunbide egokiak biltzeaz gain, partzuergoari eta zahartze aktiboari buruzko informazioa ematen da, bai eta jardunbide egokien sailkapena ere.

Emaitzak hedatzea:

Emaitzak hedatze aldera, kideek liburuxka bat egin zuten, kiderik esanguratsuena eta proiektuari buruzko informazioa jasota. Horrek partzuergoaren nortasun kolektiboa zehazten ere lagundu zuen. Kidearen logotipoa ere jaso zen liburuxkan, eta haren herrialdeko hizkuntzara itzuli da. Kideek lau proiektu aldizkari egin dituzte, eta Explore Activate ekitaldiei buruzko informazioa bildu dute haietan. Proiektuaren webgunea ere egin zuten, eta erregulartasunez eguneratu dute proiektuaren emaitzak eta bilerak gehituz. Webguneko bisitariek erakunde kideen gaineko informazioa eta ekitaldien argazkiak ikusiko dituzte. Proiektua are gehiago zabaltzeko eta ezagutarazteko, kideek Explore Activate orria sortu zuten Facebooken, eta proiektuari buruzko informazioa jaso zuten bertan.

Herritarrek zahartze aktiboaren gainean duten sentsibilizazioa eta kontzientzia handitzea:

Tokiko kideen bileretan eta alde biko bileretan, kidearekin batera bildu ziren tokiko agintariak. Bilera egunetan, tokiko erakundeak bisitatu zituzten kideek. Proiektuko jardueren gaineko informazioa bidali zitzaien mugikortasun ekintzetara etorri ezin izan ziren agintariei eta beste alderdi interesdun batzuei. Horren bidez, kontzientziazioari hedadura handiagoa eman zitzaion.

Adineko pertsonei zahartze aktiboari buruzko prestakuntza ematea eta aktiboago bizitzeari zer etekin atera diezaioketen jakinaraztea:

Kideek proiektua hedatzeko informazio baliabideak sortu zituzten, jardunbide egokiak biltzen dituen eskuliburua egin zuten eta jarduerak proposatu zituzten, mugikortasun ekitaldietan. Horrez gain, lantegiak edota jardunbide egokiak planifikatu edo antolatu zituzten, udal zein estatu esparruan.

Herritarrei zahartzearen erronkez eta aukerez jabetzen laguntzea:

Kideekin batera, tokiko agintariek eta alderdi interesdunek ere hartu zuten parte bileretan, kontzientzia handiagoa zabaltzeko. Adibide zehatzak eman zituzten, adineko pertsonek aktibo jarraitzeko moduak azaltzeko.

Emaitzak

Arestian aipatu dugun helburu orokorra lortze aldera, hainbat jarduera egin genituen. Proiektuaren lehenengo urtean, kide guztiek ikerketa bana egin zuten, zahartze aktiboari buruzko jardunbide egokien ereduak bilatzeko. Emaitzak kasu azterketa batean jaso ziren; jardunbideetan erabilitako metodoak, materialak eta xede taldeak xehetasunez azaldu ziren bertan. Emaitzok nazioz gaindiko bigarren bileran partekatu ziren.

Proiektuaren bigarren urtean, kide bakoitzak jardunbide egoki bat aukeratu eta testuinguru egokian aplikatu zuen homologoen bileretan. Homologoen bilerak antolatu genituen; kide bakoitzak kide homologoa bisitatzeko eta hautatutako jardunbide egokia bertan ikusteko aukera izan zuen. Hortaz, jarduera oso baliagarria izan zen. Azkenik, jardunbide egokien bilduma liburuxka gisa aurkeztu zen, proiektuan.

Partzuergoa

Partzuergoa Europako sei herrialdetako erakunde banak osatu zuten eta lankidetzaren beste alderdi bat lantzen hasi zen, kideen artean informazioa eta jardunbide egokiak partekatzeko. Kideen sareak hausnarketa sakona bultzatu zuen erakundeetan eta tokiko komunitateetan, Europako zahartze demografikoari buruz. Kideek elkarrengandik ikasteko aukera hobea dute nazioz gaindiko eta alde biko mugikortasun ekintzetan.

Erakunde kideen ustez, partzuergoa lehenengo urratsa izan da Europan zahartze aktiboa lantzeko.

Proiektuan elkarlanean ari diren erakundeek guztiontzako oinarri bat sortu zuten, hizkuntza eta kultur anitzeko europar ingurunean (hots, nazioz gaindiko ingurunean) kooperaziorako kultura sustatzeko. Kideen sareak zahartze aktiboarekin lotutako lankidetza sustatu zuen Europan, eta, zorionez, beste lankidetza batzuk ekarriko ditu etorkizunean. Kideen sarea lagungarria izan zen zahartze aktiboari buruzko kontzientzia areagotzeko, langile kideen, ikasleen eta alderdi interesdunen artean nazioko zein nazioarteko inguruneetan.

Kideek zahartze aktiboa bultzatzeko proiektu honetan egin duten lana izan liteke Europan zahartze aktiboa lortzeko lehenengo urratsa. Gainera, horri esker, lehen jarduera pertsonala egin dute euren «zahartze aktibo»ko prozesuan. Bizipen onuragarria denez, konpromiso iraunkorrak eta lankidetzak ekarriko ditu

Urtea

2012 -tik 2014 -ra

Proiektuaren egoera

Amaitua

Profesionalak

Miren Iturburu
Miren Iturburu Ikertzailea