HAUSKOR

Proyectos

 Ikertzaile nagusia:
Miren Iturburu
 Taldea:
Miren Iturburu, Iván Antón, Pura Díaz-Veiga, Cristina Buiza

Ikuspegi funtzional batetik begiratuta, HAUSKORTASUNA ahultasun handiko egoera da. Adineko pertsona hauskorren kasuan murriztu egiten da gertakari kaltegarrien —erorketen, gripearen eta abarren— aurrean duten egokitzeko gaitasuna, eta horrek pertsonaren narriadura funtzionala eta mendekotasuna eragiten ditu. Gizartean, hauskortasunaren eragina handia da: 60 eta 65 urte bitarteko pertsonen % 7-% 16k eta adinekoen % 50ek pairatzen du. Gainera, adinarekin batera, ehuneko horrek gora egiten du, eta hainbat gaixotasun dituzten pertsonen erdiak ere hauskorrak dira.

Nolanahi ere, eta hau da onena, hauskortasuna itzulgarria da. Ikerketa zientifiko ugariren arabera, osagai anitzeko ariketa fisikoa da mendekotasunari aurrea hartu eta hauskortasuna leheneratzeko modurik onena. Baina gaur egun ez dago tresnarik hauskortasuna eta horren maila modu objektibo eta eraginkorrean antzemateko. Era berean, ez dago adinekoek ariketa fisikoa egiteko ingurune egokirik, hots, haientzat egokituta dagoenik.

HAUSKOR proiektuarekin jarraipena eman zaio 2015ean hasitako adinekoen hauskortasunari buruzko lan ildoari. Orduan, FRAILTEK 1 eta 2 proiektuen bidez, hauskortasunaren sindromea antzeman eta baloratzeko estrategia, tresna eta produktu berriak garatu ziren. Lan horri jarraituz gauzatu zen FALCO proiektua (2017-2018), eta pertsona hauskorren zein hauskortasun egoeraren atarian direnen gaitasun fisikoa eta kognitiboa entrenatzeko/berreskuratzeko gailu aurreratuak garatu ziren. Lortutako ebidentzien ondorioz sortu da HAUSKOR proiektua (2018-2019). Zahartzaroan autonomia eta osasuna sustatzeko agertoki berriei heldu die, eta ingurune, produktu eta zerbitzu berriak diseinatu eta garatuko ditu, hauskortasuna baloratzeko eta gaitasun funtzionala lantzea xede duen osagai anitzeko entrenamendua ahalbidetzeko.

Objetivos

HAUSKOR proiektuaren helburua bikoitza da:

  • Alde batetik, osasun langileei tresna integralak eskaintzea, adinekoen hauskortasunaren balorazio erraza, kuantifikagarria eta objektiboa egiteko, eta mendekotasuna saihestu edo atzera itzultzeko ariketa fisikorik egokiena agintzeko.
  • Bestetik, estrategiak garatu eta ingurune eta zerbitzu lagunkoiak sortzea, adinekoek osagai anitzeko ariketa funtzionaleko programetan parte har dezaten sustatzeko, terapia egokia baita hauskortasun egoera leheneratu eta norberaren autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako, HAUSKOR egitasmoaren bidez, Senior Corner zentro pilotuaren lehenengo prototipoa sortuko da. Bi eremu izango dituen ekosistema da: batetik, osasun alorrean hauskortasuna modu objektiboan baloratu eta diagnostikatzeko eremua, eta, bestetik, ingurune komunitarioetan medikuntzakoa ez den balorazioa egiteko eta gaitasun funtzionala entrenatzeko eremua.

Emaitzak

  • Adinekoen artean hauskortasuna baloratzeko eta ariketa fisikoko plana agintzeko tresna integrala eta osoa lortuko da. Tresna horrekin, subjektuen gaitasun funtzionala hobetzera bideratuta dagoen ariketa fisikoa lehen mailako arretan, ospitaleetan eta eremu gerontologiko orokorrean —publikoan zein pribatuan— agindu daiteke. Horretarako behar den teknologia erraza da, eta aukera ematen du objektibazio kuantifikagarria, merkea eta azkarra egiteko, modu ez inbaditzailean.

  • Neurri objektiboak eta kuantifikagarriak —eta, beraz, denboran monitorizatu daitezkeenak— finkatzen dituzten protokoloak ezarriko dira. Produktuen eta zerbitzuen ekosistema banatuaren bidez gauzatuko dira. Gainera, ekosistema horrek errutina jakin batzuen gaineko ardura kenduko die profesional klinikoei.

  • Adinekoek osagai anitzeko ariketa funtzionaleko programetan parte har dezaten sustatzeko estrategiak bideratuko dira, terapia egokia baita hauskortasun egoera leheneratu eta norberaren autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako, entrenamendurako leku eta ingurune egokiak behar dira.

  • Entrenamenduko inguruneetako jarduera fisikoan espezializatutako langileak prestatuko dira, honako alor hauetan treba daitezen: adinekoen arretan, hauskortasunaren dimentsio anitzeko izaeraren ezagutzan, medikuaren aginduen interpretazioan eta egokienak diren osagai anitzeko entrenamendu funtzionaleko programetan.

Partzuergoa

HAUSKOR proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren finantzaketa du, Hazitek 2018 deialdiaren bidez. Matia Fundazioak koordinatzen duen partzuergoak hamaika enpresa eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zortzi zentro biltzen ditu..

EMPRESAS


  • Logo de Matia Fundazioa
    Matia Fundazioa (Coord.)
  • Logo Evolv
    Evolv
  • Logo Gogoa
    Gogoa Mobility Robots
  • Logo Guedan Servicios Deportivos
    Guedan Servicios Deportivos
  • Logo Ibermática
    Ibermática
  • Logo Indicate Solutions
    Indicate Solutions
  • Logo Init Services for Social Innovation
    Init
  • Logo Irisbond
    Irisbond
  • Logo Osasen
    Osasen
  • Logo Virtualware
    Virtualware

CENTROS DE LA RED VASCA DE CIENCIA, TECNOLOGÍA E INNOVACIÓN


  • Logo Tecnalia
    Tecnalia
  • Logo Vicomtech
    Vicomtech
  • Logo UPV Fisiología
    UPV Fisiología
  • Logo de Matia Instituto
    Matia Instituto
  • Logo I3B
    I3B
  • Logo IIS Biodonostia
    IIS Biodonostia
  • Logo Cidetec
    Cidetec

Urtea

2018 -tik 2019 -ra

Proiektuaren egoera

Amaitua

Profesionalak

Fotografía de Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ezagutza zabaltzeko aholkularia
Miren Iturburu
Miren Iturburu Ikertzailea
Cristina Buiza Ikertzailea