HasieraIkerkuntzaProiektuakPrestAKzioa: pertsonen bidelagun izateko prest

PrestAKzioa: pertsonen bidelagun izateko prest

Proyectos

 Ikertzaile nagusia:
Nerea Etxaniz
 Taldea:
Erkuden Aldaz, Ainhoa Arrillaga

Gero eta pertsona gehiagok Gipuzkoan boluntario izatea eta behar dutenei laguntzea erabakitzen dute, haien ongizatean lagunduz. Horregatik, eta pertsona horien lanak besteen bizitzan duen garrantziaz jabetuta, garrantzitsua iruditzen zaigu haiei prestakuntza-aukera bat eskaintzea, PZAan trebatzeko.

"PrestAKzioa: pertsonen bidelagun izateko prest" (PRESTAKZIOA) programaren helburua pertsonarekiko arretaren arloko boluntarioentzako prestakuntza diseinatu, garatu eta testatzea da. Prestakuntza hori  boluntariotza-erakunde guztientzat eta horretarako prestakuntza jaso nahi duten edo behar dutela sentitzen duten boluntario guztientzat eskuragarri egongo da.

Era berean, Prestakuntzaren helburu nagusia pertsonei laguntzen dieten Gipuzkoako boluntarioak eta erakundeak PZAetan prestatuta egotea da, ikuspegi hori beren jardueran txertatzeko, eta, horretarako, ongizatea, autonomia, duintasuna eta zentzua sustatzea laguntzen dieten pertsonei. Hala ere, helburu espezifiko hauek ere aurreikusten ditugu:

  • Gipuzkoako lurraldean PZAak aurrera egiten laguntzea eta, horrekin, zaintzak behar dituzten pertsonen ongizatea sustatzen laguntzea
  • Pertsona eta erakunde laguntzaileei eta boluntarioei beren lana aintzatestea
  • Eten digitala murriztea, teknologia berriak trebatuz eta ikasiz

Finantzaketa

Gipuzkoako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek 2021ean garatu beharreko gizarte- eta kultura-proiektuetarako Kutxa Fundazioaren laguntzen deialdia finantzatzeko proiektua.

Kutxa Fundazioa

Urtea

2021

Proiektuaren egoera

Aribidean

Profesionalak

Beste profesional batzuk