HasieraEguneroko jarduera esanguratsuen gida

Eguneroko jarduera esanguratsuen gida

Investigación Colaborativa

Zer da?

Gida dementzia duten pertsonekin egin daitezkeen eguneroko jarduera esanguratsuen sorrera errazteko eskuliburua da. Bertan aurkituko duzu:

  • Zer dira Eguneroko Jarduerak eta zer onura dituzte
  • Zertarako sortu da gida hau
  • Nola erabiltzen den
  • Urratsez urrats egiten diren jardueren adibideak: jarduera, non egiten den, inplikatutako balizko helburuak eta gaitasunak, jardueraren urratsak, pertsona eta egoera desberdinetara nola egokitu, giro bideratzaileak nola sortu, eta zer beste jarduera izan daitezkeen erlazionaturik.

 

Nori zuzenduta dago elkarlana?

Gidarekin lankidetzan aritzeko, honako hau eskatzen dizugu:

  • Dementzia duten pertsonekin lan egiten duen profesionala izatea. Banaka edo erakunde gisa parte har dezakezu.

 

Nola lagundu dezakezu?

Beheko aldean duzun estekaren bidez, inprimaki bat bete beharko duzu oinarrizko datu batzuekin, zurekin harremanetan jarri eta materiala bidali ahal izateko.

Bidaltzen dizugunetik aurrera, hiru hilabeteko epea duzu gida libreki probatzeko eta zure ekarpenak bidaltzeko.

 

Zerekin konprometitzen zara kolaboratzean?

Izena ematen duzunean, Gidarekin batera inprimaki labur bat deskargatu ahal izango duzu, galdera erraz batzuekin, Gidaren zure erabilera zein izan den eta horri buruz zer balorazio egiten duzun jakiteko, bai formari dagokionez, bai aplikagarritasunari dagokionez.

Inprimaki erraza da, ez dizu denbora askorik emango, baina ziur zure ekarpenak oso baliotsuak direla guztion artean gida hobetu ahal izateko.

 

Urtea

2019 -tik 2020 -ra

Profesionalak

Erakunde laguntzaileak

Matia Instituto