Plangintza eta arreta ereduak
Espezializazio arlo horrek izaera soziologikoagoa du. Plangintza gerontologikoan eta arreta ereduetan arretarako eredu berritzaileak osatzeko elementu gakoak hartzen dira kontuan, eta ebaluatu egiten dira. Aldi berean, adinduari zuzendutako arreta planifikatzeko funtsezko kontuak ere lantzen ditu, eta orientazioa eman ere bai.
Ezagutza lerro horretatik, administrazio publikoei, entitate pribatuei eta hirugarren sektoreari ematen die laguntza Institutuak, eta honako hauek egiten ditu:
- Beharren berri izateko azterketa, plangintza osatzeko eta zerbitzuak hornitzeko.
- Behar soziosanitarioen diagnostikoak.
- Zerbitzu sozialen eta sanitarioen hornidura analizatuz.
- Mendekotasun egoeran dauden pertsonei zuzendutako arreta ereduak zerbitzu katalogoko baliabide bihurtzeko aholkularitza, prestakuntza eta laguntza emanez.
- Osasunaren baldintzatzaile sozialak (bizi baldintzak, demografia…) ikuspegi soziologikotik identifikatuz.
- Laguntza sistema informalaren norainokoa eta ezaugarriak aztertuz.
- Bizi baldintzak aztertuz.
- Pertsonei zahartze prozesuan laguntzeko gizarte eta osasun zerbitzuak antolatzen lagunduz.
- Zerbitzuak berrituz; zerbitzuak ematen dituzten erakundeei plangintza eta arreta eredu garatuak ezartzen laguntzen die.
Euskal Autonomia Erkidegoan 2013–2020 epealdirako finkatu diren osasun politiketan, laguntza soziosanitarioa eta etxez etxeko laguntza daude jasota. Bi lan lerro horiek bat datoz Matia Institutu Gerontologikoaren Espezializazio Planarekin.