The Person Centered approach in Gerontology: New validity evidence of the Staff Assessment Person-directed Care Questionnaire
Aurrekariak eta helburuak
Pertsonarengan ardaztutako arretaren ikuspegia berria da, eta hauxe du xede: zaintzak behar dituzten adineko pertsonen zainketen kalitatea hobetzea. Azterlan honen xedea da pertsonarengan ardaztutako arreta (PAA) emateaz arduratzen diren langileen ebaluazioa egokitzea eta baliozkotzea.
Metodoa
Zuzeneko arreta ematen duten 1.339 langileri aplikatu zaie PAA, adineko pertsonak zaintzeko 56 egoitzatan. Ezaugarri psikometrikoak honela aztertu dira: probak egiteko teoria klasikoaren eta itemari erantzuteko teoriaren ereduen arabera.
Pertsonarengan ardaztutako arretaren egitura faktoriala dimentsio bakarrekoa da, funtsean. Bi dimentsio handi daudela berresten du, eta bi dimentsio horiek korrelazio handiko zortzi faktoretan adierazten dira.
Beste aldagai batzuekiko harremanetan oinarrituta dagoen ebidentziaren baliozkotasunari dagokionez, bereziki azpimarratu behar dira pertsonarengan ardaztutako arretak zenbait faktorerekin dituen korrelazioak. Hona hemen faktoreok: pertsonarengan ardaztutako arreta ebaluatzeko tresna (r = 0,68), antolaketaren giroa (r = 0,67), akidura emozionala (r = –0,41) eta lorpen pertsonala (r = 0,45).
Ondorioak
Pertsonarengan ardaztutako arretaren espainiar bertsioak erakutsi du ezaugarri psikometriko egokiak dituela, adineko pertsonei zuzendutako zerbitzuak ebaluatzeko, lanbideko zein ikerkuntzako xedeak ezarrita.
Profesionalak
Beste profesional batzuk
- Teresa Martíneza
- Javier Suárez-Álvarez
- José Muñiz