FIZPE - Zaintzailearentzat oinarrizko prestakuntza
Proyectos
24/2017 Foru Dekretuak, abenduaren 12koak, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzeari buruzko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen prestazio ekonomikoak arautzekoak, helburutzat du mendekotasuna duten pertsonek jasotzen duten zaintzen kalitatea bermatzea eta zaintzaileen ongizatea eta bizi kalitatea bermatzea.
Helburu bikoitz honekin, eta berrikuntza bezala, prestakuntza jasotzeko eskubidea onartzen zaie zaintzaileei. Prestakuntza hori izango da mendekotasuna duten pertsonen zaintzarako ezagupenak eta trebetasuna lortzea, eta baita alderdi legalen eta beste prestazio eta zerbitzuen inguruko informazioa lortzea ere.
Laguntza eta prestakuntza ikastaroak familia ingurunean mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza egiten duten pertsonei dago zuzendua. Ikastaroek 16 orduko iraupena dute, 8 saiotan banatuak eta saio bakoitzak 2 orduko iraupena du, ikastaroak erdararaz nahiz euskaraz egiteko aukera egongo da.
Finantziazio iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia