Erkuden Aldaz

Matia Institutoko Zuzendarikide - Ikertzailea
Erkuden Aldaz

Gizarte Lanean diplomatua (UPNA, 2004), Psikologian lizentziatua (EHU, 2009) eta Psikologia Masterra: Norbanakoa, taldea, antolaketa eta kultura (EHU, 2011). Bere doktore tesia Pertsonengan Oinarritutako Arretatik zainketen tokiko ekosistemak sortzeko gakoak identifikatzeari buruzkoa da.

Bere lan-jarduera baliabide teknikoak, sozialak eta emozionalak sustatzeko proiektuetan oinarritu da, zaintza behar duten pertsonak eta zaintzen dituztenak zaintzeko. Horren ondorioz, adinekoei, familia-zaintzaileei eta osasun-arloko profesionalei zuzendutako gaikuntza-programak diseinatu eta egin dira. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko familia-zaintzaileei laguntzeko SENDIAN programako psikologoa izan da.

Gaur egungo zaintza-eredua ikuspegi komunitario eta pertsonengan oinarritutako ikuspegietara eraldatzeko proiektuak garatzen ditu, arreta berezia jarriz udalerri edo auzo zaintzaileen eraikuntzan. 2021az geroztik, Matia Institutuko zuzendarikidea da.

erkuden.aldaz@matia.eus