HasieraForoetan parte hartzeaNursing Now jardunaldia: ikusgarritasuna eta lidergoa

Nursing Now jardunaldia: ikusgarritasuna eta lidergoa

  Data:
14/11/2019
 Mota: Jardunaldia
 Lekua: Bilbao

Nursing Now Erizainen Nazioarteko Kontseiluak (CIE) eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) abian jarritako ekimena da, eta erizaintza osasun-garapenaren erdigunean jartzea du helburu. Kanpainak itxura hartu du herrialde eta eskualde guztietan; besteak beste, Euskadin. Jardunaldia hilaren 14an izango da, Bilboko Bidebarrietako Udal Liburutegian.

Helburuak:

  • Nursing Now kanpaina garatzen laguntzea, gure gizarteko funtsezko sektoreetan eraginkortasunez eraginez.
  • Erizaintzak gaur egun EAEn duen lidergo-gaitasuna erakustea, bai eta lankidetzako lidergoak osasun-erronka berriei heltzeko duen garrantzia ere.
  • Erizaintzako profesionalek gidatutako jardunbide eta proiektu arrakastatsuak partekatzea
  • Erizaintzak bere jarduera naturalean eta osasun-politiken diseinuan eta garapenean duen parte-hartzean duen balioa etengabe bistaratzen laguntzen duten funtsezko elementuak aztertzea.