QAVAD Europako Erasmus + proiektu bat da, eta, laguntza/arreta eta prestakuntza binomioaren bidez, gaitasun kognitibo, motore eta sozialen garapena edo mantentzea sustatu nahi du. Gaitasun horiek funtsezkoak dira laguntza behar duten eta etxean geratu nahi duten pertsonen bizi-kalitaterako.
Kira Rojas Fernández
Gizarte langilea
Gizarte Lanean Gradua, Deustuko Unibertsitatean, 2017an, eta ENCAGE ekimenaren "Zahartze Aktiboa, Bizi Kalitatea eta Generoa" ikastaroa, 2019an. Gizarte-langile gisa aritu da Matiako hainbat zentro gerontologikotan, IZAren Zentroan eta Bermingham Ospitalean.
Gaur egun Matian lan egiten du gizarte-langile gisa Matia Orienta eta Matia Etxean zerbitzuetan, eta, horrez gain, Matia Institutuan Erasmus+ "QAVAD - Adineko pertsonen bizi-kalitatea etxean" proiektuko kolaboratzaile gisa agertzen da.
kira.rojas@matia.eus