Gizarte-sarea eta bakardadeak. Euskadiko 55 urte eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko azterlana 2020
Eusko Jaurlaritzaren bizi-baldintzen azterketaren (ECV+55 2020) helburu orokorra da planifikatzaileei eta gizarte-politiken arduradunei informazio zehatza eta puntuala ematea 55 urteko eta gehiagoko Euskadiko biztanleak bizi diren familiaren, norbanakoaren eta ingurunearen bizi-baldintzei buruz. Inkestak, halaber, informazioa bildu, sistematizatu eta lurralde horretako adinekoen errealitatea zabaldu nahi du, biztanleria-talde horri dagozkion hainbat alderdi jorratuz.
2020an egindako azterlana inkesta honen hirugarren edizioa da, eta pertsona horien errealitatea ezagutzeaz gain, etorkizunerako joerak eta beharrak aztertzeko aukera ematen du. Ezagutza hori sortzea lagungarria izango da Euskadin zahartzeari buruzko iraganeko eta etorkizuneko politika publikoak ebaluatzeko eta diseinatzeko.
Azterlanaren emaitzak hainbat txosten tematiko dira. Txosten horietan, zehatz-mehatz aztertzen dira euskal lurraldeko 55 urteko eta gehiagoko pertsonen egungo egoera eta bilakaera, gizarte-saretik, osasunetik, zaintzetatik edo parte-hartzetik abiatuta.
Txosten honen helburua, zehazki, Euskadin bizi diren 55 urteko eta gehiagoko pertsonen gizarte-ehuna eta bakardadeak aztertzea da, eta espezifikoki:
- Euskadin zahartzen ari diren pertsonen gizarte-sareari eta bakardadeari buruzko argazki eguneratua eskaintzea (bizikidetza-moduak, beste pertsona presentzial eta ez-presentzial batzuekiko harremana, hurbiltasuna, egoitza-bakardadea, bakardade objektiboa eta bakardade subjektiboa).
- Aztertutako aldagai bakoitzeko adineko pertsonen profilak identifikatzea.
- 2010etik alderdi horien joeren eta bilakaeraren azterketa konparatiboa egitea.
Profesionalak
Beste profesional batzuk
- Mª Ángeles Molina