Hasierabelaunaldien arteko elkartasuna

belaunaldien arteko elkartasuna

Berrikuntza eta belaunaldien arteko elkartasuna: SHARE proiektua

  Data:
 Mota: Jardunaldia
 Ezagutza lerroa: 
 Lekua: Madrid

Jarduera hau Zientziaren Astearen XXIV. edizioaren parte da, eta SHARE proiektuak proposatzen duen berrikuntza urbanistikoa, metodologikoa, soziologikoa eta teknologikoa aztertzea planteatzen du. Berrikuntza horiek udalerrietan belaunaldien arteko elkartasunaren bidez gizarteratzea indartzeari lotuta daude, gentrifikazioaren arazoari aurre eginez, besteak beste.

Parte-hartzaileen artean, gure lankide Elisa Pozo, Matia Institutuan ikertzailea eta SHARE taldeko kidea.

Profesionalak

Proiektua

Aldaketa demografikoa: prest al gaude 100 urte bizitzeko?

  Data:
 Mota: Jardunaldia
 Ezagutza lerroa: 
 Lekua: Barcelona

Ugalkortasun baxu iraunkorrak eta bizi-itxaropenaren gorakadak, Espainian eta mendebaldeko herrialde gehienetan, populazioaren zahartze-prozesua (erlatiboa eta absolutua) bizkortu du, gizateriaren historian inoiz ezagutu gabeko mailetaraino. Gurea bezalako gizarteetan, eraldaketa hori larriagotu egiten da baby boom-aren belaunaldiak zahartzarora iristean. Horrek guztiak kolokan jar dezake ongizate-estatuaren iraunkortasuna, baliabideak belaunaldien artean modu solidarioan banatzen dituen erakunde-engranajea, kotizazioen, zergen eta transferentzien bidez.

Profesionalak