Hasieragizarte-imajinarioa

gizarte-imajinarioa

Adinkeria komunikabideetan

  Data:
 Mota: Jardunaldia
 Ezagutza lerroa: 
 Lekua: Donostia - San Sebastián

Orue Auzolana Fundazioaren GIZADIBERRI proiektuak eta HelpAge España Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, HelpAge Españak idatzi eta GIZADIBERRIk euskaratutako Adinekoenganako adinkeriarik gabeko komunikazio-gida aurkezteko jardunaldia antolatu dute. Gida horretan, komunikazioak adinkeriari aurre egiten nola lagun dezakeen aztertuko dute adituek. Hitzordua Gipuzkoako Foru Aldundiko Gunea aretoan izango da, 10:00etatik 12:00etara.

Edukiera mugatua. Izena emateko, idatzi helbide elektroniko honetara: gizadiberri@gizadiberri.eus.

Profesionalak

Adinkeriaz hitz egin dezagun

  Data:
 Mota: Besteak
 Ezagutza lerroa: 
 Lekua: Donostia - San Sebastián

Azken urteetan "adinkeria" terminoa asko entzun dugu, eta kontzeptu horrek, hitzak berak adierazten duen bezala, adinaren araberako diskriminazio mota bat aipatzen du. Gaur egun, arrazakeriarekin eta sexismoarekin batera, diskriminazio-modu orokorrenetarikoa, oraindik ere ezezaguna da gizartearentzat oro har. Gai honek sortzen duen gaurkotasuna eta interes gero eta handiagoa kontuan hartuta, Lugaritzeko etxebizitzen eraikuntza taldeak hitzaldi bat antolatzea erabaki du, Matia Institutuko zuzendarikide eta gaian aditua den Elena del Barriorekin.

Profesionalak