Hasierazahartzaroak

zahartzaroak

Adinkeria komunikabideetan

  Data:
 Mota: Jardunaldia
 Ezagutza lerroa: 
 Lekua: Donostia - San Sebastián

Orue Auzolana Fundazioaren GIZADIBERRI proiektuak eta HelpAge España Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, HelpAge Españak idatzi eta GIZADIBERRIk euskaratutako Adinekoenganako adinkeriarik gabeko komunikazio-gida aurkezteko jardunaldia antolatu dute. Gida horretan, komunikazioak adinkeriari aurre egiten nola lagun dezakeen aztertuko dute adituek. Hitzordua Gipuzkoako Foru Aldundiko Gunea aretoan izango da, 10:00etatik 12:00etara.

Edukiera mugatua. Izena emateko, idatzi helbide elektroniko honetara: gizadiberri@gizadiberri.eus.

Profesionalak

Bizitza luzera berria

  Data:
 Mota: Mintegia
 Ezagutza lerroa: 
 Lekua: Cap Roig (Girona)

Bizitza-luzeranzko egungo trantsizioa aldaketa demografiko batek egituratzen du, eta bizi-itxaropena handitu egiten da, adin aurreratuagoetan. Horrekin batera, aldaketa estrukturalak (sozialak, ekonomikoak) eta indibidualak gertatzen dira, zahartze-esperientzia berriak eta aurrekaririk gabeko aldaketa soziala eragiten dituztenak.

Profesionalak

Adineko emakumeen errealitatea

  Data:
 Mota: Besteak
 Ezagutza lerroa: 
 Lekua: Elorrio

Hitzaldia martxoaren 9an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Elorrioko Udalak Emakumearen Nazioarteko Egunari begira antolatzen dituen ekintzen barruan. Nerea Almazán gure lankideak, Matia Institutuko ikerlariak, "Adineko emakumeen errealitatea" errepasatuko du.

Informazio gehiago: berdintasuna@elorrio.eus.

Profesionalak