Hauskortasuna oso sindrome prebalentea da adinekoen artean, eta kontrako gertaeraren bat gertatzeko probabilitatea areagotu egiten da: erorikoak, ospitaleratzeak, instituzionalizazioa eta heriotza. 2015. urteaz geroztik, ikerketa sanitarioko eta gerontologikoko erakundeek, zentro teknologikoek eta UPV/EHUk osatutako partzuergoa lanean ari da horiek diagnostikatzeko eta lantzeko tresnak garatzeko. Jardunaldi honetan, partzuergoak lortutako emaitza nagusiak aurkeztuko ditugu, eta gure inguruko beste erakunde batzuek egindako ekimenak ezagutzeko aukera izango dugu.