HasieraArgitalpenak2 motako diabetes mellitus-aren prebalentzia persona nagusien egoitzatan eta bere tratamendu farmakologikoa

2 motako diabetes mellitus-aren prebalentzia persona nagusien egoitzatan eta bere tratamendu farmakologikoa

  Urtea:
2020
 Egilea: Beobide-Telleria, I., Martínez-Arrechea, S., Ferro-Uriguen, A., Alaba-Trueba, J.
Imagen: 
Portada artículo
Revista: 

Farmacia Hospitalaria, 2020 44(3):92-5.

Ikerketa behatzailea, transbertsala, 2019ko martxoan zuzendutakoa pertsona nagusien 6 egoitzatan, 2 motako diabetes mellitusa zutenetan. Zenbait aldagai aztertu ziren: demografikoak, klinikoak eta biokimikoak, diabeteserako tratamendu espezifikoa, hipogluzemia jazoerak eta erorikoak.

Bertan ikusten da erabiltzen den tratamendu farmakologikoa egokia dela kualitatiboki begiratuta baina kontrola zorrotza dela populazio hauskor honetan, guztia gidek esaten dutenarekin alderatuz. Azkeneko hau kontutan hartu beharrekoa da hipogluzemiak ekideteko, izan ere, bigarren mailako efektu honek arazo haundiak sortu ditzake pertsona hauetan.

Hipogluzemiak intsulina jasotzen duten pertsonetan gehiago ematen dira, baita giltzurrunen gutxiegitasuna dutenetan.