HasieraArgitalpenakPertsona ardatz duen preskripzio-eredu bat aplikatzeak adierazle farmakoterapeutikoak hobetzen ditu eta tratamendu farmakologikoari lotutako kostuak murrizten ditu bizitzaren amaieran ospitaleratutako adineko pazienteetan

Pertsona ardatz duen preskripzio-eredu bat aplikatzeak adierazle farmakoterapeutikoak hobetzen ditu eta tratamendu farmakologikoari lotutako kostuak murrizten ditu bizitzaren amaieran ospitaleratutako adineko pazienteetan

  Urtea:
2022
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak
 Egilea: Ferro, A., Beobide, I., Gil-Goikouria, J., Peña-Labor, P.T., Díaz-Vila, A., Herasme-Grullón, A.T., Echevarría-Orella, E. & Seco-Calvo, J.
Imagen: 
Portada artículo: Application of a person-centered prescription model improves pharmacotherapeutic indicators and reduces costs associated with pharmacological treatment in hospitalized older patients at the end of life
Revista: 

Front. Public Health 10:994819. doi: 10.3389/fpubh.2022.994819

Ikerketa honen helburua pertsonarengan zentratutako preskripzio-eredu egokitu bat aplikatzeak (PCP),  bizitzaren amaieran azpiakutuen ospitale batean (EOL) ospitaleratutako adineko pertsonen medikamentu erregular guztien kopurua murriztu egiten duen edo ez ikertzea da, adierazle farmakoterapeutikoak hobetuz eta tratamendu farmakologikoarekin lotutako gastua murriztuz.

Biztanleriaren zahartze-fenomenoa dela eta, etorkizuneko proiekzioek adierazten dute datozen hamarkadetan nabarmen handituko direla arreta aringarriaren premiarekin hilko diren pertsonak, multimorbilitate eta kronikotasun aurreratuko prozesuen ondorioz. Zahartze- eta kronikotasun-fenomeno horiei lotuta, lehen mailako osasun publikoko arazo bat sortzen da, hala nola polimedikazioa eta adineko pertsonarengan egokitzapen terapeutiko eskasa, bereziki hauskortasun aurreratua duten eta bizitzaren azken fasean dauden pertsonengan. Hori dela eta, beharrezkoa da arreta aringarriaren identifikazio goiztiarreko estrategia berriak ezartzea eta pertsonarengan zentratutako arreta-ereduak esperimentatzea, gaur egun egokitu gabea eta eraginkortasun gutxikoa den zerbitzu medikoen arretatik harago.

Diziplinarteko lan horren bidez egiaztatu da pertsona ardatz duen preskripzio-eredu bat aplikatzeak adierazle farmakoterapeutikoak hobetzen dituela bizitzaren amaieran ospitaleratutako paziente geriatrikoetan, eta murriztu egiten dituela farmakoterapiari lotutako kostuak.

Terapia egokia dela egiaztatu ahal izan da desegokiak izan daitezkeen preskripzioetan (STOPP Frail), karga antikolinergikoan eta/edo lasaigarrian (DBI), interakzioetan eta farmakoterapiaren konplexutasunean (MRCI), eta, ondorioz, murriztu egin da iatrogenia medientosoaren arriskua.

Etorkizuneko esku-hartze ereduek asistentzia-trantsizioen arteko jarraitutasuna bermatu beharko dute (ospitalea-lehen mailako arreta, egoitza-zentroak), tresna berri horiek modu globalean eskainiz, eta ez modu isolatuan soilik.