HasieraArgitalpenakAktibitate fisikoaren eta estres oxidatiboko markatzaileen arteko harremana bizi diren adineko pertsonengan

Aktibitate fisikoaren eta estres oxidatiboko markatzaileen arteko harremana bizi diren adineko pertsonengan

  Urtea:
2015
 Egilea: 

Azterlan honen xedea da adineko pertsonen jarduera fisikoaren gaineko datu objektiboen eta oxidazio estresaren adierazleen arteko harremana ikertzea.

Parte hartzaileak pertsona helduak dira, 60 urte edo gehiagokoak (61 emakumeak eta 34 gizonak); bakarrik bizi dira eta gai dira eguneroko oinarrizko jarduerak euren kabuz egiteko. Jarduera fisikoa deskribatzeko, azelerometroen bidez neurtutako datu objektiboak erabili ditugu. Eguneroko bizitzako aldi aktiboak eta eserialdiak neurtu ditugu, bost egunetan.

Oxidazio estresa hiru ikuspegitatik zehaztu zen: plasmaren egoera antioxidatzaile totala; plasmaren entzima antioxidatzaileen jarduera (hau da, glutatio peroxidasa (GPx), katalasa (CAT), superoxido dismutasa (SOD) eta mintzaren peroxidazio lipidoa (TBARS).

Emakumeen taldean, jarduera fisikoa egiteko gomendioak bete zituztenek balio txikiagoak eman zituzten plasmaren egoera antioxidatzaile totalaren azterketan. Gainera, jarduera fisiko arinetatik gogorrenetara bitarteko jarduerek korrelazio negatiboa izan zuten plasmaren egoera antioxidatzaile totalarekin. Aldi berean, jarduera fisiko arinetatik gogorrenetara bitartekoek korrelazioa erakutsi zuten GPx entzima antioxidatzailearen jardueraren gorakadarekin, eta minutu bakoitzeko zenbaketak korrelazio positiboa izan zuen katalasarekin.

Gizonen taldean, minutu bakoitzeko zenbaketak eta jarduera fisiko arinetatik gogorrenetara bitartekoek korrelazio negatiboa erakutsi zuten peroxidazio lipidoarekin; bizimoduaren jarduera fisikoak, ordea, korrelazio positiboa adierazi zuen katalasaren jarduerarekin.

Aurkikuntza horien arabera, jarduera fisiko arinetatik gogorrenetara bitartekoak emakumeen kasuan lotuta daude plasmaren egoera antioxidatzaile totalaren beherakadarekin; baina, bestalde, entzima antioxidatzailearen jardueran moldaerazko igoera eragiten dute, eta peroxidazio lipidoa txikiagotzen dute bai emakumeengan bai gizonengan.

Emaitzak ikusita, jarduera fisikoen kopurua ez ezik, jardueraren intentsitatea ere garrantzitsua da bizitzaren etapa horretan.