"Euskadi lagunkoia udalerrien sarea" jardunaldia
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak "Euskadi lagunkoia udalerrien sarea" jardunaldira gonbidatzen zaitu, datorren ekainaren 13an, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.
Euskadi lagunkoia programaren helburu nagusia herritarren eta sektore publiko, pribatu eta sozialaren parte-hartzea sustatzea da, Euskadin adiskidetasun-mugimendu bat garatzeko, zahartzen ari diren pertsonentzako bizi-ingurune lagungarriak sustatze aldera. Gaur egun, udalerrien sarea euskal lurralde osoko 45 herri eta hirik osatzen dute.
Ekitaldi honek proiektu horiek ezagutzeko, udalerrien arteko esperientziak trukatzeko eta ekimena garatzeko gakoak ezagutzeko aukera ematen du. Jardunaldi honen helburua Euskadin adiskidetasun-ekimenen sare bat sendotzea da, elkartrukeari eta elkarrekiko ikaskuntzari esker.