HasieraForoetan parte hartzea“Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokiak Europan” III. Jardunaldia

“Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokiak Europan” III. Jardunaldia

  Data:
13/11/2019
 Mota: Kongresoa
 Ezagutza lerroa: Zahartze aktiboa eta lagunkoia
 Lekua: Donostia-San Sebastián

“Euskadi Lagunkoia” Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Matia Institutuarekin lankidetzan landutako proiektu bat da, eta herritarren eta sektore publiko, pribatu eta sozialaren parte hartzea sustatzea du helburu, adinekoei bizimodua erraztuko dieten inguruneak sustatzeko zereginean lagunkoitasun mugimendu bat garatu ahal izan dadin.

Euskadi Lagunkoia sarearen III. Jardunaldi honen bidez, Euskadin lagunkoitasuna garatzeko inspirazio iturri izango diren esperientzia berritzaileak eta sormen handikoak ezagutarazi eta partekatu nahi dira.

Nori zuzenduta dago

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatzen du, Matia Institutuaren laguntza teknikoarekin, eta honako hauek dira hartzaileak:

  • Lagunkoitasun proiektuetan inplikatutako pertsonak
  • Elkarteak eta GKEak.
  • Zahartzearen, hirigintzaren eta gizarte berrikuntzaren arloetako profesionalak eta adituak.
  • Politiken planifikatzaileak eta arduradunak. 
  • Herritarrak, oro har.

Lortu nahi diren helburuak

  • Udalerriek, herriek eta hiriek zahartze prozesura egokitzeko dituzten erronken eta premien inguruko gogoeta egitea.
  • Beste herrialde eta hiri batzuetan lagunkoitasunaren esparruan egindako esperientzia berritzaileak eta sormen handikoak partekatzea.
  • Hainbat jardunbide egoki nola garatu diren eta euskal testuinguruan aplikatzeko nolako aukerak eskaintzen dituzten ikastea.
  • Euskadi Lagunkoiaren jardunbide egokien bankuan bildutako jardunbideak zabaltzea.
  • Lagunkoitasunari dagokionez beren berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik nabarmentzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek garatutako jardunbide egokiei behar duten balioa ematea.

Invitación a las jornadas