HasieraForoetan parte hartzeaNola hobetu dementzia duten pertsonekin dugun komunikazioa egunerokotasunetik eta esanguratsuenetik

Nola hobetu dementzia duten pertsonekin dugun komunikazioa egunerokotasunetik eta esanguratsuenetik

  Data:
24/11/2022
 Mota: Webinar
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak
 Lekua: Online

Pertsonen desioetan eta autonomian oinarritutako arreta-ikuspegiak garatzeak hori sustatuko duten baliabideak eta estrategiak behar izatea dakar. Matiak eta ACP Gerontologiak aplikagarri diren praxi onak ezartzen lagundu nahi izan dugu, bai etxean, bai zentro soziosanitarioetan. Horretarako, bi material berri argitaratu ditugu, Pertsonarengan Oinarritutako Arretaren Aurrerabideak izeneko proiektuaren barruan.

Hitzordu honetan, "Dementzia dutzen pertsonekin dugun komunikazioa" Aurrerabidea eta "Gure eguneroko interakzioen bidez dementzia duten pertsonen ongizatea hobetzeko" gida aurkezten dira. Bi argitalpen, dementzia duten pertsonen desioei eta beharrei erantzutean arreta jartzen duen komunikazioa bultzatzeko orduan dagoen ezagutza eta esperientzia sistematizatzea helburu dutenak.

Dokumentu hau Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak kofinantzatu du, eta Matiako profesionalek emandako ezagutza eta esperientzia ikuspegi aditu batekin integratzea helburu nagusi izan duen lankidetza-prozesu baten emaitza da, hala nola Teresa Martínez, Osasun Zientzietako doktorea, psikologo gerontologoa eta Pertsonan Oinarritutako Arretan erreferentea.

Datorren azaroaren 24an, 18:00etan (GMT+2), argitalpen hau zehatz-mehatz ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Webinar baten bidez egingo dugu, ordubeteko iraupena izango duena. Bertan, egileek zaintzan ikuspegi-aldaketa eskatzen duen ibilbidearen alderdi nabarmenenak berrikusi eta partekatuko dituzte, gu guztiokin. Ibilbide horretan, pertsonaren autodeterminazioa, erabakitzeko gaitasuna, ahotsa... funtsezko pieza bihurtuko da tratu ona dakarrela dakigun pertsona ezagutzeko eta aitortzeko.

Profesionalak

Fotografía de Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ezagutza zabaltzeko aholkularia
Cristina Buiza Ikertzailea
Teresa Martínez Rodríguez Pertsonan Oinarritutako Arretan aditua

Beste profesional batzuk