Pertsonen desioetan eta autonomian oinarritutako arreta-ikuspegiak garatzeak hori sustatuko duten baliabideak eta estrategiak behar izatea dakar. Matiak eta ACP Gerontologiak aplikagarri diren praxi onak ezartzen lagundu nahi izan dugu, bai etxean, bai zentro soziosanitarioetan. Horretarako, bi material berri argitaratu ditugu, Pertsonarengan Oinarritutako Arretaren Aurrerabideak izeneko proiektuaren barruan.