HasieraForoetan parte hartzeaZaharrak gara eta libre

Zaharrak gara eta libre

  Data:
27/01/2023
 Mota: Besteak
 Ezagutza lerroa: Zahartze aktiboa eta lagunkoia

Ostiral honetan, "Zaharrak gara eta libre" izenburua duen mahai-inguruan parte hartuko dugu, Usurbilgo Udalak eta Emagin Elkarteak zainketei buruz antolatzen duten hitzaldi zikloaren barruan.

Gure lankideak, Nerea Almazánek, Matia Institutuan ikerlariak, adineko emakumeen ikusezintasunean jarriko du arreta, baita fenomeno horri lotutako hainbat alderditan ere, hala nola adineko emakumearen kontzeptua bera, zahartzaroan emakume izatearen esperientziaren berezitasunak, beste diskriminazio edadista espezifiko batzuk... Amaitzeko, gure etxetik adineko emakumeei laguntzearekin lotutako jardunbide egokiak aipatuko ditu.

Hitzordua Usurbilgo "Potxoenea" Kultur Etxean izango da 18:00etatik aurrera.

Profesionalak