HasieraForoetan parte hartzeaZahartzeak COVID-19aren esparruan duen gizarte-eginkizuna birpentsatzea

Zahartzeak COVID-19aren esparruan duen gizarte-eginkizuna birpentsatzea

  Data:
17/07/2020
 Mota: Webinar
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak
 Lekua: Online

Orain arte argitaratutako datuen arabera, COVID-19ak eragindako pandemiak eragin larria izan du adinekoengan, batez ere egoitza-zentroetan bizi direnengan. Gaixotasunaren ahultasunaren eta pronostiko txarraren ondorioz, konfinamendu, isolamendu eta urruntze sozialeko prebentzio-neurri murriztaileagoak ezarri dira beste edozein taldetan baino, eta, horiekin batera, jarrera edadista erabakigarriak hartu dira funtsezko gaietan, hala nola adineko pertsonen tratuan edo zerbitzuak eskuratzean. Gainera, neurri intentsiboak eta murriztaileak ezarri dira zaintza-beharrak dituzten adinekoei laguntzeko zerbitzuetan, infekzioa zabal ez dadin. Neurri horiek zuzenean eragin diete adineko pertsonei eta haien familiei, eta orain erakusten ari dira eragin kaltegarriak dituztela osasun fisikoan, gaitasun funtzionalean, egoera kognitibo eta emozionalean eta gizarte- eta laguntza-harremanetan.

Testuinguru horretan, adineko pertsonek berriro erakutsi dute herritarren konpromisoa, eta laguntza komunitarioko ekimen ugari jarri dituzte abian COVID-19ak eragindako krisiaren unerik txarrenetan sortutako gizarte-beharrak konpontzeko. Esukadi Lagunkoiak ekimen horien lagin on bat jasotzen du.

Ikuspegi horretatik, UDIMAk eta Matia Institutuak hausnarketa- eta eztabaida-gune bat proposatu dute diskriminazio-jarrerei buruz, babes-, prebentzio- eta kontrol-neurrien ondorioei buruz eta COVID-19aren esparruan zahartzeak gizartean duen eginkizuna nabarmentzen duten adineko pertsonen erantzunari buruz.

Profesionalak

Elena del Barrio
Elena del Barrio Matia Institutoko Zuzendarikide - Ikertzailea
Fotografía de Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ezagutza zabaltzeko aholkularia
Penélope Castejón
Penélope Castejón Investigadora