HasieraAzterketa: “Koronabirusaren krisiak eragiten dituen iritziak eta jarrerak, adinaren arabera sailkatuta”

Azterketa: “Koronabirusaren krisiak eragiten dituen iritziak eta jarrerak, adinaren arabera sailkatuta”

Investigación Colaborativa

Zer da?

Koronabirusaren egungo krisiak modu berezian eragiten die adineko pertsonei, batez ere laguntza premiarik handiena dutenei. Bestalde, jakina da adinkeriazko jarrerek berebiziko garrantzia dutela adinekoei eskaintzen zaien tratuan eta pertsona horiek duten zerbitzuen eskuragarritasunean.

Ikuspegi horretatik abiatuta, Matia Institutuak probako azterketa bat egitea proposatu du, COVID-19ak sortutako egoeraren testuinguru berezian adineko pertsonekiko iritzi negatiborik eta jarrera baztertzailerik ote den ikusteko.

Gure helburua hau izan da: informazioa jasotzea, 18 urtetik aurrerako jende ugariren iritziak oinarri hartuta, zenbait proposamen eta gomendio emateko —dagozkion azterketak egin ondoren—, herritar guztien eskubideak aldarrikatu, aitortu eta errespeta daitezen, edozein dela ere haien adina.

Horretarako, galde-sorta bat osatu genuen, adineko pertsonen estereotipoen eta jarrera baztertzaileen eskalak berrikusita. Itemetako batzuk eskala horietatik atera genituen, eta beste batzuk propio prestatu genituen krisialdian sortutako jarrera baztertzaile berriei erreparatzeko helburuarekin

Nola lagundu dezakezu? 

Apirilaren 14tik 30era bitartean banatu genuen Google Forms plataformaren bidez autoadministratutako galde-sorta. Posta elektronikoz eta Matia Fundazioaren zein beste erakunde laguntzaile batzuen sare sozialen bitartez zabaldu genuen, estatu mailako ordezkagarritasunik bilatu gabe.

Galdeketa bukatuta, 840 erantzun jaso ditugu guztira. Datu guztiak aztertu ondoren, azterketaren ondorio nagusiak hementxe bertan argitaratuko ditugu.

ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!

Emaitzak

Azterketaren aurretiko emaitzak hemen.

Argitalpena: Edadismo y COVID-19, un estudio de la desigualdad social a través de las opiniones y actitudes sobre las personas mayores en la crisis del coronavirus en España

Urtea

2020

Profesionalak

Penélope Castejón
Penélope Castejón Investigadora
Sara Marsillas
Sara Marsillas Ikertzailea
Álvaro García
Álvaro García Soler Ikertzailea
Fotografía de Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ezagutza zabaltzeko aholkularia
Elena del Barrio
Elena del Barrio Matia Institutoko Zuzendarikide - Ikertzailea

Erakunde laguntzaileak

Matia Instituto