Elkarlaneko ikerketa
Ikerkuntza
Ongi etorri Matia Institutuko ikerkidetza gunera.
Matia Institututik, gerontologiaren arloko profesional eta ikertzaileekin elkarlanean baliabideak sortzeko plataforma bat eskaini nahi dugu.
Gure ibilbidean egiaztatu dugu askotariko ekarpenek eta ikuspegiek laguntzen dutela ekimenak hobetzen, eta horrela baliabide zorrotzak, praktikoak eta gure errealitatera egokitutakoak komunitate zientifiko eta profesionalari transferitzen.
Horregatik jaio da proposamen hau.
Lankidetzak
Azterketa: “Koronabirusaren krisiak eragiten dituen iritziak eta jarrerak, adinaren arabera sailkatuta”
Urtea: 2020
Egoera: Itxia
Erakunde laguntzaileak: Matia Instituto
Probako azterketa bat proposatzen du Matia Institutuak, jakiteko zenbaterainoko eragina duen adinak koronabirusaren krisiaren ondorioei buruzko ikuspegian.
Eguneroko jarduera esanguratsuen gida
Urtea: 2019 -tik 2020 -ra
Egoera: Itxia
Erakunde laguntzaileak: Matia Instituto
Gida honek iradokizunak eta pistak eman nahi ditu eguneroko jarduera estimulatzaileak eta zentzudunak identifikatzeko eta sortzeko, laguntza behar duten eta egoitzetan eta etxeetan bizi diren pertsonentzat. Familiartekoei eta profesionalei zuzenduta dago.
Estres moralaren eragina asistentzia-jardueran
Urtea: 2020
Egoera: Itxia
Erakunde laguntzaileak: Matia Fundazioa
"Estres moralaren eragina asistentzia-jardueran" azterlana
Jarri nire jangelan
Urtea: 2020
Egoera: Itxia
Erakunde laguntzaileak: Matia Instituto
Egoitzetako jantokietako giro eta lanbide-praktikek pertsonen ongizatea, autonomia eta independentzia bultzatzeko zuendurik dauden prestakuntza-materialen multzoak dira (fitxak, gidak eta kartelak).
Laster eskuragarri. Lankidetza honetan interesa baduzu, bete formularioa eta informatuta izango zaitugu
Jarri nire lekuan
Urtea: 2020
Egoera: Itxia
Erakunde laguntzaileak: Matia Instituto
Adinekoen eguneroko errutinetan tratu ona errazteko zuzenduriko prestakuntza-materialen multzo bat da: gida, bideoak eta fitxak. Jaikitzeko, oheratzeko, jateko eta gauean zehar ematen diren laguntza-harremanei heltzen die.
Lankidetza honetan interesa baduzu, bete formularioa eta informatuta izango zaitugu