HasieraArgitalpenakEsperientzia pilotua: Iruneko eta Arrasateko udalerrietan mendekotasun egoeran dauden pertsonen eta haien zaintzaileen egoeraren azterketa

Esperientzia pilotua: Iruneko eta Arrasateko udalerrietan mendekotasun egoeran dauden pertsonen eta haien zaintzaileen egoeraren azterketa

  Urtea:
2015
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak
 Egilea: 

Siadecoren «Las prestaciones económicas de dependencia en Gipuzkoa: concurrencia, impacto y supervisión» azterketaren ondorioetatik abiatu da proiektua. Zerbitzuan aldizkariaren 54. zenbakian argitaratu zen azterketa, 2013an.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak egin zuen ikerketa horretan, FIZPEa jasotzen dutenei segimendua egin beharra nabarmentzen da, inpaktu handia (kuantitatiboa, batez ere) ari baita izaten prestazioa. Izan ere, elkarri guztiz kontrajarririk daude inpaktu handi hori eta lehen aipatutako legeak prestazioari esleitzen dion salbuespen izaera.

Beste arrazoi honengatik ere beharrezkoa da segimendu hori: ez dago jakiterik prestazioak zenbateraino bermatzen duen mendekotasuna dutenei haietaz arduratzen diren senitartekoek ematen dieten zaintza, ez dago eta behar adina zerbitzu profesional.

Profesionalak

Erkuden Aldaz
Erkuden Aldaz Matia Institutoko Zuzendarikide - Ikertzailea