Pertsona Ardatz duen Arretan Erreferentziazko Profesionala
Proyectos
Proiektu honen helburu nagusia “Pertsona ardatz duen arretan erreferentziazko profesionala” izeneko espezializazio programaren diseinua eta garapena da. Espezializazio programa honen diseinu kurrikularra Begirada proiektuaren baitan burutua izan da, eta hau oinarri hartuta, formatu DUALean garatuko den espezialitate honen metodologia didaktikoan lanean dihardugu.
Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako sailaren babesari esker, espezializazio programa honen pilotatzea 2020ko martxoan hasiko da, Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxe ezberdinetatik eta heziketa ziklo ezberdinetatik datozen 9 ikaslerekin. Ikasle hauek 15 hilabetez egongo dira ikasten, aldi berean ikastetxean (Kutxazabal- Nazaret Fundazioa zentroan) eta lan zentroan (Matia Fundazioko egoitzetan) heziketa jasotzen dutelarik. Pertsona ardatz duen arretan erreferentziazko lehenengo profesionalak 2021eko ekainan bukatuko dute heziketa prozesua.
Profesional hauei eta baita etorkizunean heziketa programa hau burutzen dutenei esker, Euskadin zaintza eredua azkarrago eta era egokiago batean eraldatzen joatea espero da, zaintza, pertsonarengan ardaztutako arreta ereduetarantz bideratuz.
Financiación
Partzuergoa
Nazaret Fundazioa
Matia Instituto
Matia Fundazioa