Alzheimerraren eta beste Dementzia batzuen Plan Integrala (2019-2023)
Dementziei aurre egitea osasun publikoaren lehentasun bat da, lehen mailako gizarte eta osasun arazoa baita. Ildo horretan, eta gaixotasunak zuzenean edo zeharka eragindako biztanleria sektoreak kontuan hartuta, baita gaixotasunaren konplexutasuna ere, “Osasun publikoak dementziari ematen dion erantzunari buruzko OMEren munduko ekintza-planak” (2017ko maiatzaren 29an onartuak) estatuei eskatzen die osasun publikoaren lehentasun horri heltzeko, politika, estrategia, plan edo esparru nazionalak prestatze aldera. Osasun publikoaren ikuspegitik, garrantzitsua da Gobernuaz gain interesa duten alderdi guztiek parte hartu ahal izatea.
Gizarte eta osasun lehentasun baten aurrean gaude; alde batetik, dementzien dimentsioari eta irismenari buruzko hainbat faktore aldi berean gertatzen direlako, eta, bestetik, dementziek eragindako pertsonentzat, haien senide zaintzaileentzat eta gizarte osoarentzat inpaktu ekonomiko eta sozial handia dutelako.
Ikuspegi horretatik, Alzheimerren eta beste Dementzia batzuen Plan Integrala lau jarduketa-ardatz transbertsalen bidez egituratzen da. Hona hemen: ingurunearen sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta eraldaketa; pertsona gizarte eta osasun arretaren ardatz (prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua); pertsonaren eskubideak, etika eta duintasuna; eta ikerketa, berrikuntza eta ezagutza. Ardatz horietako bakoitza binomio banaezin baten inguruan erlazionatu eta garatzen da. Hau da binomio hori: alzheimerra duen pertsona eta familia-zaintzailea, sustatzen diren jarduketa guztien erdigune gisa.
Profesionalak
Beste profesional batzuk
- Arriola
- E.