HasieraArgitalpenakBakardadeak: Gipuzkoako adin bakoitzen araberako solitudeak erabil. Laburpena

Bakardadeak: Gipuzkoako adin bakoitzen araberako solitudeak erabil. Laburpena

  Urtea:
2020
 Ezagutza lerroa: Arlo psikosoziala
 Egilea: Sancho, M.; Barrio, E. del, Diaz-Veiga, P., Marsillas, S., Prieto, D.
Imagen: 
Portada publicación

Dokumentu honetan Bakardadeak proiektuaren emaitza nabarmenen laburpena aurkezten da. Bost lan-multzo handitan egituratu da: gaiari buruzko dokumentazio zientifikoaren berrikuspen bibliografiko bat, bakardadearen kontzeptua eta horri heltzeko abian jarritako esku-hartze motak aztertzen dituena; azterlan kualitatibo bat, bakardadearekin lotutako gizarte-irudikapenak, pertzepzioak eta arrazoiak aztertzen dituena, alderdi guztietan; azterlan kuantitatibo bat, lurraldean dauden bakardade-profilak erakusten dituena eta Gipuzkoan 55 urteko eta gehiagoko pertsonen bakardadearen prebalentzia eskaintzen duena, haien ezaugarri bereizgarriak aztertzeaz gain; bakarrik dauden pertsonei laguntzen dieten edo bakardadea arintzeko laguntza-sareak sortzen dituzten borondatezko ekintzako ekimenek gaur egun egiten dituzten esku-hartzeen eraginaren ebaluazioa, bai adinekoentzako zentroetan, bai komunitatean; eta bakardadeari heltzeko estrategia politikoa egiteko eta diseinatzeko oinarriak.

Laburpen hau Bakardadeak proiektua zabaltzeko laguntza gisa egin da. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren eta Gizarte Politiketako Departamentuaren Adinberri Programaren 2018ko deialdiaren bidez finantzatu da.