Adinekoekiko Hiri eta Komunitate Laguntzaileen I. Konferentzia Hispaniarra: "Pertsona guztientzako ingurune jasangarriak"
Data:
14/10/2019 -tik 16/10/2019 -ra
Mota: Kongresoa
Ezagutza lerroa: Zahartze aktiboa eta lagunkoia
Lekua: Madrid
Garapen Jasangarriaren Helburuekin bat etorriz, funtsezkoa da mundu osoko hiri eta komunitateei zahartze demografikoaren erronkari aurre egiten laguntzea, adineko pertsonei egokituz, ingurune atseginak sortuz, adin guztietako pertsonekin inklusiboak eta bidezkoak izango direnak. Zahartzearekin lagunkoia den herri batean, ingurune fisiko eta sozialarekin lotutako politikak, zerbitzuak eta egiturak diseinatu eta berrantolatzen dira, adinekoei duintasunez bizitzeko, osasun onaz gozatzeko eta gizartean bete-betean eta aktiboki parte hartzen jarraitzeko aukera emateko.
Aurrekoaren ildotik, eta "adinekoekiko Hiri eta Komunitate Laguntzaileen Munduko Sarearen" esparrutik, OMEk, OPSk eta Imsersok antolatu dute topaketa hau, honako helburu hauekin:
- Adinekoekin hiri eta komunitate lagunkoiak sortzeko jardunbide berritzaileak partekatzea.
- Udalerrien arteko sareko lana, trukea eta lankidetza sustatzea.
- Tokiko mailan ingurune atseginak sortzeko zer informazio behar den identifikatzea, arreta berezia jarriz inpaktuaren neurketan eta informazio hori hiri eta komunitate hispanoen artean biltzeko eta partekatzeko modurik onenean.
Profesionalak
Elena del Barrio
Matia Institutoko Zuzendarikide - Ikertzailea