Mertxe Sánchez

Administraria

Mertxe Sánchez Turismoko Enpresa eta Jardueretako Teknikaria da 1991tik; Donostiako Turismoko Unibertsitate Eskolan (Deustuko Unibertsitatean) ikasi zuen. 1996an, enpresa idazkaritzako titulua atera zuen Nazaret Zentroan. Bere lan ibilbidean zehar, hainbat enpresatan egin du lan. 1996tik 2008ra bitartean, Sinergos S. L. sozietatean aritu zen, zuzendaritzako idazkari moduan. Prestakuntzako ikastaroak kudeatu eta koordinatzeaz arduratu zen, bai eta bestelako lan operatibo batzuk egiteaz eta talde osoari laguntzeaz ere. 2009tik 2014ra, administrazio arduraduna izan zen Sematec S. A. enpresan.2015-2016 bitartean, Basque Culinary Centerreko kide izan zen, masterren eta profesionalentzako ikastaroen sailean. Gaur egun, administrari-lanetan dihardu Matia Institutuan.

mertxe.sanchez@matia.eus