Helduak Zabaltzen Eusko Jaurlaritzak eta Euskofederpenek bultzatutako ekimena da, adinekoen gizarte-zentroen eredua eraldatzea eta egokitzea errazteko eta digitalizatzen laguntzeko. Zentroak egungo eta etorkizuneko adinekoen beharretara egokitzea da helburu nagusia.
Ainara Tomasena
Zaragozako Unibertsitatean Terapia Okupazionalean diplomatua 2002tik. 2003an Gerontologia Sozialeko masterra eskuratu zuen unibertsitate berean.
Terapeuta okupazional gisa lan egin du zentro gerontologikoetan, Osakidetzan eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean.
2007az geroztik, Matia Institutuan lan egiten du zahartze aktiboarekin lotutako proiektuak garatuz, Euskadi Lagunkoia programaren bidez inguruneen lagunkoitasuna sustatuz, adinekoen gizarte-zentroen ereduak eraldatuz eta zaintzako tokiko ekosistemetan komunitate-aktibaziorako partaidetza-prozesuak garatuz, bai eta bizialdi osoko ikaskuntzako programak ere.
Proiektuak
Zainketa-ekosistemen oinarria tokiko esperientziak garatzea da, gizarte-berrikuntzatik arreta-eredu pertsonalizatuagoak, malguagoak eta komunitarioagoak sortzen laguntzeko, etxeko arreta bultzatuz eta gizarte- eta osasun-sistemen arteko sinergiak hobetuz.
Garapen komunitarioko belaunaldiarteko proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatua eta Matia Institutuak eta Adinkidek abian jarria.
Aisia eta kultur zerbitzuen eskaera gero eta handiagoa da, dibertsitate funtzionala duten pertsonen segmentuan. Hortaz, pertsona horien premietara behar bezala moldatuta dauden kalitate bermedun zerbitzuak eduki behar dituzte helmuga turistikoetan.
Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu eta Matia Fundazioak abian jarritako ekimena da.