HasieraArgitalpenakEsanguratsua da eguneroko jarduera dementzia duten pertsonentzat

Esanguratsua da eguneroko jarduera dementzia duten pertsonentzat

  Urtea:
2019
 Ezagutza lerroa: Arlo psikosoziala
 Egilea: Cristina Buiza, Pura Diaz-Veiga
Imagen: 
Portada artículo

Zalantzarik ez dago dementzia duten pertsonek jardueraren bat egiteak duen garrantziaz. Bestalde, geroz eta garrantzi handiagoa du egiten den jarduerak esanahi jakin bat edukitzeak, pertsonalizatua izateak eta pertsona bakoitzaren historia pertsonalean, zaletasunetan eta lehentasunetan oinarrituta egoteak. Gai horri buruzko berrikuspen bat eskaintzen du artikulu honek, eta gogoeta bat jarduera horien eta dementziadun pertsonengan duten eraginaren garrantziaz.

Ondorioak

Gizaki guztiontzat da garrantzitsua egunero jarduera esanguratsuak egitea, ez bakarrik dementzia dutenentzat, itxura guztien arabera. Dementziadunentzat, baina, zaila da —sarritan— horrelako jarduerak egitea, bai geroz eta mugatuagoak dituztelako ahalmenak, bai mugak ezartzen dizkietelako beren inguruneek, zeinetatik askok ez baitute jarduera esanguratsurik egiteko aukerarik eskaintzen, edo, zenbait arrazoi direla medio, murriztu egiten baitiete aukera hori dementzia dutenei.

Ikertzen jarraitu behar da zer ondorio dituen dementziadun pertsonak eguneroko ingurune eta jarduera esanguratsuetan inplikatzeak, orain arte egindako ikerketa urriek hau erakusten baitute: jarduera egiten dutenentzat eta haien inguru hurbilekoentzat dela onuragarria inplikazio hori.

Bestalde, funtseko faktorea dira dementziadun pertsonekin lan egiten duten pertsonak, ebidentzia guztien arabera. Alabaina, zailtasun ugarirekin egin ohi dute topo profesional horiek dementzia dutenekin eta dutenentzat lan egiteko; hori dela-eta, horretarako lagungarri diren tresna eta material gehiago garatu behar dira.