HasieraArgitalpenakDIAGNOSTIKOA. Udalerrietan abian jartzeko gida

DIAGNOSTIKOA. Udalerrietan abian jartzeko gida

  Urtea:
2023
 Ezagutza lerroa: Zahartze aktiboa eta lagunkoia
 Egilea: Tomasena, A., Almazán, N. y Del Barrio, E.
Imagen: 
Portada publicación: DIAGNÓSTICO: Guía para la puesta en marcha en municipios

Matia Institutuak Euskadi Lagunkoia Sareko udalerrien laguntzarekin egindako gida moduko argitalpenak udalerri baten lagunkoitasun-diagnostikoa egiteko behar den informazioa ematen digu: datuak non eta nola jaso, txostena egin, parte hartzen duen eragile bakoitzaren zeregina, prozesurako gomendioak, etab.

Diagnostiko batean gai bati buruzko datuak bildu eta aztertzen dira, arazorik dagoen, hobetu daitekeen eta abar ikusteko. Kasu honetan, lagunkoitasun-diagnostikoa herritarrek oro har eta adinekoek bereziki udalerriari buruz egiten duten ebaluazioa da.

Gida Euskadi Lagunkoia Sareko udalerriek 2012az geroztik egindako lanaren eta ikasitako esperientzien emaitza da.

Dokumentu honek diagnostikorako erabili ahal izango diren hainbat material jasotzen ditu eranskin gisa, hala nola: foku-taldeen gidoia, lagunkoitasun-galdetegia, adituen elkarrizketa-gidoia, besteak beste.