Helduak Zabaltzen Eusko Jaurlaritzak eta Euskofederpenek bultzatutako ekimena da, adinekoen gizarte-zentroen eredua eraldatzea eta egokitzea errazteko eta digitalizatzen laguntzeko. Zentroak egungo eta etorkizuneko adinekoen beharretara egokitzea da helburu nagusia.
Ainara Tomasena
Zaragozako Unibertsitatean Terapia Okupazionalean diplomatua 2002tik. 2003an Gerontologia Sozialeko masterra eskuratu zuen unibertsitate berean.
Terapeuta okupazional gisa lan egin du zentro gerontologikoetan, Osakidetzan eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean.
2007az geroztik, Matia Institutuan lan egiten du zahartze aktiboarekin lotutako proiektuak garatuz, Euskadi Lagunkoia programaren bidez inguruneen lagunkoitasuna sustatuz, adinekoen gizarte-zentroen ereduak eraldatuz eta zaintzako tokiko ekosistemetan komunitate-aktibaziorako partaidetza-prozesuak garatuz, bai eta bizialdi osoko ikaskuntzako programak ere.