Proiektu hau berrikuntza-proposamen bat da, eta prestakuntzaren, laguntzaren eta ikerketaren bidez, IASSeko egoitzetan bizi diren adinekoek beren bizi-proiektua beren duintasuna eta eskubideak bermatzen dituzten espazioetan gara dezaten laguntzea du helburu, beren eguneroko zentzuari eutsiz, bere
Erkuden Aldaz
Gizarte Lanean diplomatua (UPNA, 2004), Psikologian lizentziatua (EHU, 2009) eta Psikologia Masterra: Norbanakoa, taldea, antolaketa eta kultura (EHU, 2011). Bere doktore tesia Pertsonengan Oinarritutako Arretatik zainketen tokiko ekosistemak sortzeko gakoak identifikatzeari buruzkoa da.
Bere lan-jarduera baliabide teknikoak, sozialak eta emozionalak sustatzeko proiektuetan oinarritu da, zaintza behar duten pertsonak eta zaintzen dituztenak zaintzeko. Horren ondorioz, adinekoei, familia-zaintzaileei eta osasun-arloko profesionalei zuzendutako gaikuntza-programak diseinatu eta egin dira. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko familia-zaintzaileei laguntzeko SENDIAN programako psikologoa izan da.
Gaur egungo zaintza-eredua ikuspegi komunitario eta pertsonengan oinarritutako ikuspegietara eraldatzeko proiektuak garatzen ditu, arreta berezia jarriz udalerri edo auzo zaintzaileen eraikuntzan. 2021az geroztik, Matia Institutuko zuzendarikidea da.
Proiektuak
Proiektu honen helburu nagusia Costa Ricako, Kolonbiako eta Uruguaiko zaintzaileentzako prestakuntza-estrategiak bideratzea eta prestakuntza-curriculumak egitea da, pertsonengan oinarritutako arreta-ikuspegitik.
Egiten ikasik, baliabide hezitzaile berritzaile eta kontrastatuak diseinatu eta garatu nahi ditu. Hauen garapenerako, ikerketa eta kokreazioa izango ditu ardatz.
SEE ME Erasmus + KA2 proiektu bat da, zeinaren bidez, eredu bat eta prestakuntza-tresna batzuk garatuz, adinekoen arretaren eta gizarteratzearen kalitatea hobetu nahi duena.
Proiektu honen helburu nagusia “Pertsona ardatz duen arretan erreferentziazko profesionala” izeneko espezializazio programaren diseinua eta garapena da.
QAVAD Europako Erasmus + proiektu bat da, eta, laguntza/arreta eta prestakuntza binomioaren bidez, gaitasun kognitibo, motore eta sozialen garapena edo mantentzea sustatu nahi du. Gaitasun horiek funtsezkoak dira laguntza behar duten eta etxean geratu nahi duten pertsonen bizi-kalitaterako.
Pertsonen arreta ulertzeko era berria dela eta —pertsonengan ardaztutako arreta (PAA)—, agerian dago ezinbestekoa dela etorkizuneko profesionalen prestakuntza eta merkatuaren eskakizun berriak bateratzea.
24/2017 Foru Dekretuak, abenduaren 12koak, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzeari buruzko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen prestazio ekonomikoak arautzekoak, helburutzat du mendekotasuna duten pertsonek jasotzen duten zaintzen kalitatea bermatzea eta
Izen asko erabili izan dira adin batetik aurrera funtzionamendu kognitiboan gertatzen diren aldaketak izendatzeko; halere, laurogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, narriadura kognitibo arinaren kontzeptua planteatu zuen Petersenek 2004an, eta horixe da harrezkero gehien erabiltzen dena.
Gaur egun dauden IKT soluzioak baliagarriak izan daitezke narriadura kognitiboa duten adineko pertsonei laguntzeko. Izan ere, eguneroko zereginetarako egiten lagungarriak izateaz gain, funtsezko faktoreak izan daitezke adinekoek bizimodu independenteari eutsi diezaioten. IN LIFE bidez, jada eginda dauden IKT soluzio eta zerbitzu integral, pertsonalizatu eta alderdi anitzak eskainiko dira. Eguneroko hainbat jarduera (jatea, ariketa fisikoa egitea, lanera joatea, buruko jarduera piztea, komunikatzea, elkarrekintza soziala sustatzea eta abar) gauzatzen laguntzea da helburua. Hauek izango dira hartzaileak: batetik, narriadura kognitiboa duten pertsonak, euren etxean edo etxe babestuetan bizi direnak, eta, bestetik, pertsona horien zaintzaile formal edo informalak.
RAPP hiru urteko (2013-2016) proiektua da, eta Europako Batzordeak finantzatu du, FP7 programaren bidez. RAPP proiektuak software libreko plataforma eskainiko du, aplikazio robotikoak sortzen eta entregatzen laguntzeko.
Pertsonarengan ardaztutako arreta eredua (PAA eredua) zentro gerontologiko batean ezartzeko, ezinbestekoa da arretan parte hartzen duten profesionalak egoki eta sakon prestatzea.
Eusko Jaurlaritzako ETORTEK programarekin batera finantzatutako ELDERBASK proiektua gaitasun teknologikoak (IK4 eta TECNALIA) eta soziosanitarioak (Matia Institutu Gerontologikoa eta BIOEF) biltzeko ikuspegitzat planteatzen da, zahartzearen erronkari erantzungo dioten industria eta zerbitzuak gar
Datozen urteetan, adinekoei eskaintzen zaien arreta soziosanitarioari lotutako hainbat erronkari egin beharko die aurre EAEko gizarteak (Espainiakoak eta Europa osokoak bezala); izan ere, gaur egungo arreta soziosanitarioko eredua egoitza eredu eutsiezina da, bai ekonomiaren bai gizartearen ikusp