Proiektuak

Ikerkuntza

Matia Institutu Gerontologikoa ezagutza aplikagarria sortu eta hori gizartean zabaltzeaz (I+G+b) arduratzen den Matia Fundazioaren unitatea da. Euskadin bakarra den zentroak 10 urte baino gehiagoko esperientzia du eta 60 profesional inguruk egiten dute lan bertan.

Institutuaren helburua da prebentzioko, laguntzako, osasuneko eta zahartzearekin lotutako aldaketetan laguntzeko eredu berriak zehazten laguntzea, eta baita enpresa proiektuak garatzea ere, betiere zahartzeari balioa eta kalitatea emango diotenak eta Fundazioaren kide bakoitzaren ezagutzatik abiatuta soluzio berriak sortuko dituztenak.

Informazio gehiago
Cualquier estado
 Urtea: 2019 -tik 2022 -ra - Egoera: Amaitua
 Profesionales:

Matia Getafeko udala laguntzen ari da bere Lehen Lagunkoitasun Plana eraikitzen, Adinekoekiko Hiri Lagunkoiaren estrategiaren barruan. Adinekoen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatzen du, auzoak eta inguruneak hobetzeko, zahartu ahala ohiko inguruneari eusteko.

 Urtea: 2019 -tik 2020 -ra - Egoera: Amaitua
 Profesionalak: Cristina Buiza, Miren Iturburu

Proiektuaren helburu nagusia da errealitate birtualeko soluzioak ikertzea, garatzea eta aztertzea, adineko pertsonen ongizatea sortzeko erabiltze aldera.

 Urtea: 2019 -tik 2022 -ra - Egoera: Aribidean

QAVAD Europako Erasmus + proiektu bat da, eta, laguntza/arreta eta prestakuntza binomioaren bidez, gaitasun kognitibo, motore eta sozialen garapena edo mantentzea sustatu nahi du. Gaitasun horiek funtsezkoak dira laguntza behar duten eta etxean geratu nahi duten pertsonen bizi-kalitaterako.

 Urtea: 2019 -tik 2020 -ra - Egoera: Aribidean

Garapen komunitarioko belaunaldiarteko proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatua eta Matia Institutuak eta Adinkidek abian jarria.

 Urtea: 2019 -tik 2020 -ra - Egoera: Amaitua

EXTENSOR Proiektuak arazo garrantzitsu bati heltzen dio: muskulu- eta eskeleto-nahasmenduak (MUN) dira laneko bajaren lehen kausa, eta Euskadiko laneko gaixotasunen kostuaren% 45,8 osatzen dute.

 Urtea: 2018 -tik 2019 -ra - Egoera: Aribidean
 Profesionalak: Erkuden Aldaz

Pertsonen arreta ulertzeko era berria dela eta —pertsonengan ardaztutako arreta (PAA)—, agerian dago ezinbestekoa dela etorkizuneko profesionalen prestakuntza eta merkatuaren eskakizun berriak bateratzea.

 Urtea: 2018 -tik 2020 -ra - Egoera: Aribidean
 Profesionalak: Miren Iturburu

SAREA proiektuak Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako haurren eta adinekoen arreta-zerbitzuak hobetzea du helburu, erabiltzaile eta familiek beren bizitza proiektuak diseinatzeko ahalduntzea ekarriko duten eredu eta praktika berritzaileak garatuz.

 Urtea: 2018 -tik 2019 -ra - Egoera: Amaitua

Ikuspegi funtzional batetik begiratuta, HAUSKORTASUNA ahultasun handiko egoera da.

 Urtea: 2018 - Egoera: Aribidean
 Profesionalak: Sara Marsillas, Pura Díaz Veiga

Matia Institutuaren eta Afundación-en arteko lankidetza 2017an hasi zen, adinekoen egoera emozionalari aurre egiteko ekintza espezifiko bat garatzeko helburuarekin.

Orriak