Proiektuak

Ikerkuntza

Matia Institutu Gerontologikoa ezagutza aplikagarria sortu eta hori gizartean zabaltzeaz (I+G+b) arduratzen den Matia Fundazioaren unitatea da. Euskadin bakarra den zentroak 10 urte baino gehiagoko esperientzia du eta 60 profesional inguruk egiten dute lan bertan.

Institutuaren helburua da prebentzioko, laguntzako, osasuneko eta zahartzearekin lotutako aldaketetan laguntzeko eredu berriak zehazten laguntzea, eta baita enpresa proiektuak garatzea ere, betiere zahartzeari balioa eta kalitatea emango diotenak eta Fundazioaren kide bakoitzaren ezagutzatik abiatuta soluzio berriak sortuko dituztenak.

Informazio gehiago
Cualquier estado
 Urtea: 2018 -tik 2020 -ra - Egoera: Aribidean
 Profesionalak: Miren Iturburu

SAREA proiektuak Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako haurren eta adinekoen arreta-zerbitzuak hobetzea du helburu, erabiltzaile eta familiek beren bizitza proiektuak diseinatzeko ahalduntzea ekarriko duten eredu eta praktika berritzaileak garatuz.

 Urtea: 2018 -tik 2019 -ra - Egoera: Amaitua

Ikuspegi funtzional batetik begiratuta, HAUSKORTASUNA ahultasun handiko egoera da.

 Urtea: 2018 - Egoera: Aribidean
 Profesionalak: Sara Marsillas, Pura Díaz Veiga

Matia Institutuaren eta Afundación-en arteko lankidetza 2017an hasi zen, adinekoen egoera emozionalari aurre egiteko ekintza espezifiko bat garatzeko helburuarekin.

 Urtea: 2018 -tik 2019 -ra - Egoera: Amaitua
 Urtea: 2017 -tik 2018 -ra - Egoera: Amaitua

Hau da ikerketa honen helburua: areagotzea zahar etxeetan bizi direnen ongizatea, nutrizioa eta hidratazioa.

 Urtea: 2016 -tik 2017 -ra - Egoera: Amaitua

Matia Fundazioaren arreta eredua aldatzeko prozesu bateko parte da «Ondo jan, kalitatearekin bizi» jardunbidea, eta partaidetzazko ekintzaren bidez garatzen da.

 Urtea: 2016 -tik 2018 -ra - Egoera: Amaitua
 Profesionalak: Miren Iturburu

Zer da sistema ziberfisikoa?

 Urtea: 2016 -tik 2019 -ra - Egoera: Amaitua
 Profesionalak: Nerea Etxaniz, Miren Iturburu

Gizarte ekintzako programa bat da. Gizarte langileak trebatzea du oinarri, menpekotasun egoeran bizi diren pertsona zaharren eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.

 Urtea: 2015 - Egoera: Amaitua
 Profesionalak: Elena del Barrio, Mayte Sancho

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, zahartze prozesuaren ondorioz gizartean gertatzen ari den aldaketaz jabetuta, datozen bost urteetarako Zahartzaro Aktiborako Estrategia garatu du, Matia Institutuko talde teknikoarekin lankidetzan.

 Urtea: 2015 - Egoera: Amaitua

FRAILTEK: hauskortasunaren sindromea identifikatu eta balioztatzera zuzendutako tresna eta produktuak garatzeko estrategia berriak.

Orriak