Euskadiko biztanleriaren zahartzeari buruzko ikerketa kuantitatiboen jatorria 1993ko Hirugarren Adinekoen Inkesta da. Inkesta hori Eusko Jaurlaritzaren 1994ko Plan Gerontologikoaren esparruan egin zen.
Proiektuak
Ikerkuntza
Matia Institutu Gerontologikoa ezagutza aplikagarria sortu eta hori gizartean zabaltzeaz (I+G+b) arduratzen den Matia Fundazioaren unitatea da. Euskadin bakarra den zentroak 10 urte baino gehiagoko esperientzia du eta 60 profesional inguruk egiten dute lan bertan.
Institutuaren helburua da prebentzioko, laguntzako, osasuneko eta zahartzearekin lotutako aldaketetan laguntzeko eredu berriak zehazten laguntzea, eta baita enpresa proiektuak garatzea ere, betiere zahartzeari balioa eta kalitatea emango diotenak eta Fundazioaren kide bakoitzaren ezagutzatik abiatuta soluzio berriak sortuko dituztenak.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, zahartze prozesuaren ondorioz gizartean gertatzen ari den aldaketaz jabetuta, datozen bost urteetarako Zahartzaro Aktiborako Estrategia garatu du, Matia Institutuko talde teknikoarekin lankidetzan.
FRAILTEK: hauskortasunaren sindromea identifikatu eta balioztatzera zuzendutako tresna eta produktuak garatzeko estrategia berriak.
RAPP hiru urteko (2013-2016) proiektua da, eta Europako Batzordeak finantzatu du, FP7 programaren bidez. RAPP proiektuak software libreko plataforma eskainiko du, aplikazio robotikoak sortzen eta entregatzen laguntzeko.
Aisia eta kultur zerbitzuen eskaera gero eta handiagoa da, dibertsitate funtzionala duten pertsonen segmentuan. Hortaz, pertsona horien premietara behar bezala moldatuta dauden kalitate bermedun zerbitzuak eduki behar dituzte helmuga turistikoetan.
Gaur egungo arreta ereduak ez ditu adineko pertsona gehienen bizitza aurreikuspenak betetzen, ez ditu haien interes, eskubide eta gaitasunak kontuan hartzen, eta ez die erantzuten pertsonen aniztasunari eta lehentasunei.
Pertsonarengan ardaztutako arreta eredua (PAA eredua) zentro gerontologiko batean ezartzeko, ezinbestekoa da arretan parte hartzen duten profesionalak egoki eta sakon prestatzea.
Jendea zaintzea, oso garrantzitsua izan arren, nahi adina ikusgarritasun ematen ez duen kontua da. Osasun Zentro Nazionalaren (OMZ) azken datuen arabera, 65 urtetik gorako pertsonen % 45.5ek mendekotasun funtzionala du, zaintza pertsonalari, etxeko lanei eta/edo mugikortasunari lotuta.
Datozen urteetan, adinekoei eskaintzen zaien arreta soziosanitarioari lotutako hainbat erronkari egin beharko die aurre EAEko gizarteak (Espainiakoak eta Europa osokoak bezala); izan ere, gaur egungo arreta soziosanitarioko eredua egoitza eredu eutsiezina da, bai ekonomiaren bai gizartearen ikusp
Eusko Jaurlaritzako ETORTEK programarekin batera finantzatutako ELDERBASK proiektua gaitasun teknologikoak (IK4 eta TECNALIA) eta soziosanitarioak (Matia Institutu Gerontologikoa eta BIOEF) biltzeko ikuspegitzat planteatzen da, zahartzearen erronkari erantzungo dioten industria eta zerbitzuak gar