Beste hiri askok bezala, Fuenlabradako hiriguneak hainbat erronkari egin behar die aurre, besteak beste, etxebizitza-parkearen narriadura, tokiko negozioen itxiera eta hiriko batez bestekoaren gainetik dagoen zahartze tasa.
Álvaro García Soler
Psikologian doktorea da Madrileko Unibertsitate Autonomoan 2013tik. 2006an, jokabide terapiako masterra atera zuen Madrileko Institutu Terapeutikoan. Madrileko Unibertsitate Autonomoan aritu da ikertzaile moduan lanean, eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko hainbat proiektutan hartu du parte. Álvarok psikologia klinikoan ikertzen jardun du gai hauetan: adinduen testuinguru klinikoko ikaskuntza prozesuetan, adineko pertsonen jokabidean eta ezagutzan, ebaluazio tresnen garapenean eta adineko pertsonei egokitutako gailuen garapen teknologikoan.
Gaur egun, Matia Fundazioan dihardu lanean, gerontologiaren alorreko gaiak (dementzia eta jokabide nahasmendua, garapen pertsonaleko eta ongizateko programen garapena, ebaluazio tresnen sorrera eta balidazioa eta erabiltzailean ardaztutako diseinua) ikertzen, eta estatuko eta nazioarteko zenbait proiektutan ere bai.
Proiektuak
Proiektu honek egoitza-zentroak pertsonarengan arreta zentratzeko eraldaketa-ibilbide bat sortu nahi du.
SEE ME Erasmus + KA2 proiektu bat da, zeinaren bidez, eredu bat eta prestakuntza-tresna batzuk garatuz, adinekoen arretaren eta gizarteratzearen kalitatea hobetu nahi duena.
"Epe luzeko arretarako zerbitzu komunitarioen garapen inklusiborako laguntza, interesdun askoren partaidetza-ikuspegien bidez (INCARE)" proiektuaren helburua epe luzeko arreta-politikaren eta zerbitzuen garapenaren ikuspegi parte-hartzaileak, berritzaileak eta integratuak sustatzea da, sistemaren
Pasaia Herri LABen barruan, proiektuekin batera (AGASE, HAUSKOR, hurkoa eta Adinkide eta OK etxean artean) eta Pasaiako Udala bultzatzaile gisa, Etxean Bizi funtsezko pieza da behar diren baldintzak sortzeko, laguntza behar duten eta etxean bizitzen jarraitzea erabakitzen duten adinekoek bizitza
2019ko amaiera aldera sortu zen Dementia in Cultural Mediation proiektua (Dementzia eta bitartekaritza kulturala) Danimarkako Odense hirian, Europako Erasmus + programaren barruan.
Eskualdean dementzia duten pertsonak gero eta gehiago direla kontuan hartuta, interesgarritzat jo da gizarte erronka horren inguruan Europa mailako ikuspegi komuna bideratzea. Asmo horrekin sortu da, hain zuzen, EDEN proiektua.
Hau da ikerketa honen helburua: areagotzea zahar etxeetan bizi direnen ongizatea, nutrizioa eta hidratazioa.
Matia Fundazioaren arreta eredua aldatzeko prozesu bateko parte da «Ondo jan, kalitatearekin bizi» jardunbidea, eta partaidetzazko ekintzaren bidez garatzen da.
FRAILTEK: hauskortasunaren sindromea identifikatu eta balioztatzera zuzendutako tresna eta produktuak garatzeko estrategia berriak.
Gaur egun dauden IKT soluzioak baliagarriak izan daitezke narriadura kognitiboa duten adineko pertsonei laguntzeko. Izan ere, eguneroko zereginetarako egiten lagungarriak izateaz gain, funtsezko faktoreak izan daitezke adinekoek bizimodu independenteari eutsi diezaioten. IN LIFE bidez, jada eginda dauden IKT soluzio eta zerbitzu integral, pertsonalizatu eta alderdi anitzak eskainiko dira. Eguneroko hainbat jarduera (jatea, ariketa fisikoa egitea, lanera joatea, buruko jarduera piztea, komunikatzea, elkarrekintza soziala sustatzea eta abar) gauzatzen laguntzea da helburua. Hauek izango dira hartzaileak: batetik, narriadura kognitiboa duten pertsonak, euren etxean edo etxe babestuetan bizi direnak, eta, bestetik, pertsona horien zaintzaile formal edo informalak.
Investigación colaborativa
Probako azterketa bat proposatzen du Matia Institutuak, jakiteko zenbaterainoko eragina duen adinak koronabirusaren krisiaren ondorioei buruzko ikuspegian.
Argitalpenak
Foroetan partehartzeak
Blogean sarrerak
Dementzia osasun publikoko erronka garrantzitsua da biztanleriaren zahartzeari dagokionez, eta desgaitasunaren eta mendekotasunaren arrazoi nagusietako b
Post honetan, dementzia duten pertsonei esperientzia kulturala eta artistikoa hurbiltzea erraztuko dieten bitartekari guztientzat eskuragarri dauden prak
Eurostatek argitaratutako azken estatistiken arabera, goiko gorputz-adarretan dibertsitate funtzional motorra duten Europako pertsonen %6,4koa da.
Webinars
Dementzia osasun publikoaren erronka